Elkarte, taberna, jatetxe nahiz lagunartean antolaturiko edozein mus txapelketa iragartzeko sortu da mus.eus ataria eta esan gabe doa auzolanean eta muxutruk iragarri ahalko direla txapelketa guzti hauek, bai deialdiak, bai eta emaitzak ere.
Euskal Herriko Mus Federazioak MUS LAGUNAK deituriko ekimena jarri du abian. Ekimen honekin aspaldi somaturiko hutsuneari erantzutera dator.
Euskal Herrian, nahiz Euskal Herritik kanpora antolatzen diren mus txapelketen inguruko informazioa bilduko duen atari bat sortu dugu hiru helburu soil bezain indartsurekin:
1 .- Mus jokoa zabaldu eta sustatzea.
2 .- Mus txapelketak guztien informazioa biltzea.
3 .- Muslarientzako jokoan aritzeko erraztasunak eskaintzea.
Mus Txapelketak antolatzen dituzten elkarte, taberna eta jatetxe edo lagun taldeek aukera izango dute dohain www.mus.eus webgunean beraien txapelketaren berri emateko. Beraien txapelketa mundura zabaldu eta mus zalearengana iristeko aukera izango dute. Ohiko kartela zintzilikatzeko aukeraz gain, beraien txokoa mapan kokatuko dute eta beraien txapelketa agendan jarriko dute. Hala nahi dutenek, saridunen argazkiak eta kronika zintzilikatu ahalko dituzte.
Mus jokoa maite duen orok www.mus.eus atarian aurkituko du horretarako aukera. Gainera aukera izango du astero bidaliko dugun boletina ere bere posta elektronikoan jasotzeko.
BALDINTZAK:
- Guztiz doakoa izango da edozein txapelketari buruzko informazioa zintzilikatzea. Argitaratzen duen antolatzailearen ardura izango da iragarritakoa eta antolatutakoa bat datozela bermatzea. www.mus.eus argitalpen lanak burutuko ditu bestelako eskakizun edo ardurarik gabe.
- Plazaraturiko informazioak Euskaraz egon beharko du, hala ez bada gutxienez euskara ere agertu beharko da Euskal Herrian antolaturiko txapelketa baldin bada behintzat.
- Nazioarteko mus txapelketak ere plazaratzeko aukera izango da.
- Espainia eta Frantziako Mus Federazioek, Euskal Herrian antolatzen dituzten mus txapelketak ez dira webgune honetan plazaratuko.
- Euskal Herriko Mus Federazioa aitortzen dugu gure mus jokoa antolatzeko eta arautzeko bitarteko gisa.