Euskal Herriko Mus Federazioak www.mus.eus domeinuaren bidez, mus jokoaren inguruko informazio orokorra eskaintzen du eta bereziki, Euskal Herriko taberna, txoko eta elkarte ezberdinek antolatzen dituztenak.
Domeinuan jasotako informazioa Euskal Herriko Mus Federazioak aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak eduki zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak izan daitezke. Informazioari dagokionean, kontutan hartu behar da kasu gehienetan hirugarrenek antolatu eta bidalitako informazioa plazaratzea beste ardurarik ez duela hartuko bere gain Euskal Herriko Mus Federazioak.
Euskal Herriko Mus Federazioak ez du bere gain hartzen hirugarren batek informazio horren inguruan egin dezakeen erabileraren ardura, nahiz eta dokumentuek dituzten berariazko ohartarazpenei kasu egin beharko liekeen. Beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.
Euskal Herriko Mus Federazioa da mus.eus domeinuan jasotako diseinu eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, bestelakorik adierazi ezean. ehmus.eus domeinuan jasotako edozein motatako marka edo zeinu bereizgarri ere indarrean dagoen legeak babesten ditu. Baimenik gabe kopiatu, banatu, merkaturatu edo aldatzea, jabetza intelektualaren eskubideak urratzea da. Erabilera hau cc-by-sa-4.0 Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa Lizentzia Publikoaren baitan burutuko da.