Euskal Herriko 17. txapelak Zuberoara lehen aldiz!

Bixintxo Etchegoinberry eta Patrick Loustau urdiñarbetarrek jantzi zuten txapela Amasa-Villabonan. Txapeldun ordeak Etxarri-Aranazko Xabier Mauleon eta Ian Ansotegik osaturiko bikote gaztea izan zen. Mus Txapelketaren ibilbidean xiberutarrek lehen aldiz jantzi dute txapela Euskal Herriko finalean. Bide batez lehen aldia izan da herrialdeko txapeldunek txapelketa berean Euskal Herrikoa ere irabazten dutela. Biba Xiberua!

Larunbatean ospatuko da Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako finala Amasa-Villabonan

Martxoaren 28an, larunbat honetan Euskal Herri osotik sailkatu diren 128 bikote muslari onenen arteko norgehiagoka izango da Amasa-Villabona Gipuzkoako herrian. Hemen duzue egunari buruzko informazioa, sailkaturiko bikoteen zerrenda eta ligilla faseko zozketaren emaitza.

Euskal Herriko finalera sailkaturiko 128 bikote onenak, martxoaren 28an txapelaren bila

Zazpi herrialdetako finalak burututa, guztiak Amasa-Villabonara begira jarri gara, hemen dituzue: Zazpi herrialdetako txapeldunen zerrenda,  Euskal Herriko finala jokatuko duten 128 muslarien zerrenda, martxoaren 28an Amasa-Villabonan jokatuko den finaleko egitaraua, muslarientzako oharrak eta herrialdeko finaletako argazkiak eta bideoa.

Bizkaian jantzi dituzte txapelak, gainerakotan lehiak jarraitzen du

Bizkaiko txapeldunak Lekeitioko B15- Aitor Bengoetxea eta Juan Luis Uskola izan dira eta txapeldun ordeak Elorrioko B6- Endika Eguren eta Haritz Aranburu. ZUZENEAN jarraitu ditzakezue Nafarroa garaiko eta Gipuzkoako kanporaketak.

Finalera sailkatu diren bikoteen behin betiko zerrenda

Hemen dituzue FINALERA SAILKATU DIREN MUSLARIEN ZERRENDA, Nafarroa Garaiko eguneko kronika egiten duen bideoa, herrialdez herrialde bildutako argazki galeriak eta zuzeneko emisioko bideoa.

Abian dira herrialde gehienetako finalak! Zuzeneko emisioa.

Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Nafarroa garaian abian dira finalak. Gipuzkoan, Lapurdin eta Zuberoan arratsaldez jokatuko dira. Ahotsak eta Izarkomi esker zuzeneko emisioa burutuko dugu gutxienez Nafarroa Garaitik eta Gipuzkoatik.

Bihar jokatuko dira zazpi herrialdeko txapelak

ZAZPI HERRIALDETAKO FINALAK: 2026ko martxoaren 7an jokatuko dira,  zazpi herrialdetan. Final hauetatik aterako dira Euskal Herriko 17. Mus Txapelketako final nazionalerako 128 bikote sailkatuak. HEMEN duzue bihar musean jokatuko dutenen zerrenda eguneratua.

Zazpi herrialdetako finalak martxoaren 7an jokatuko dira

Otsailaren 22an amaitu zen herriz herriko kanporaketa fasea eta  zazpi herrialdetako finalak gero eta gertuago daude. HEMEN DITUZUE herrietatik sailkaturiko muslarien izenak. Guztiek agertu beharko dute martxoaren 7an herrialde bakoitzean horretarako zehazturiko leku eta orduan.

Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketa abian, 2026an finala Gipuzkoara itzuliko da.

2025. urte honetan hasi eta 2026ko martxoaren 28an Gipuzkoan, Amasa-Villabona herrian amaiera izango duen  17. txapelketa abiatzera doa. Herriz herri jokatuko da lehen fasea 2026ko otsailaren 22 arte, herrialdeko finalak martxoaren 7an jokatuko dira zazpi herrialdeetan. Mus Federazioak, herrialdetako kanporaketen antolaketan parte hartzera deitu ditu muszaleak.

Abian da 16. finala Zigoitian ZUZENEKO EMISIOA

126 bikote bildu dira Arabako Zigoitin Euskal Herriko 16. txapela fortzeko final nazionalean. 2 bikotek kale egin dute eta eguraldia lagun harrera  izen ematea hasiera ekitaldia eta momentu hauetan frontoian ari dira jokatzen. IZARKOMi esker zuzeneko emanaldia eskainiko dugu egun osoan zehar eta iluntzean finalerarte.

Arratsaldeko saioa abian

Goizean ligilla eta bigarren fasean pauso bat emanda hasi da arratsaldeko saioa. ZUZENEAN ikusteko aukera izango dugu.

Euskal Herriko 16. Mus Txapelketako finala apirilaren 5ean Araban

Apirilaren 5ean Zigoitiko Gopegi herrian amaiera izango du  16. mus txapelketak. Egun osoko leia izango da Araban burutuko dena, hemen duzue informazio guztia. 

Zazpi herrialdetan hordago!

Batzuk goizeko lehen ordutik eta besteak bazkalondotik tantoz tanto jokatzen dira zazpi herrialdetako txapelak. Goiztiarrenak Bizkaitarrak izan dira, Dagoeneko Bizkaiko txapela jantzi dute Getxoko Unai Gorriti eta Dani Garciak.

Euskal Herriko 128 bikote muslari onenak Zigoitira begira!

Hemen dituzue Euskal Herriko 16. Mus Txapelketako finalera sailkatu diren 128 bikoteen izenak. Zazpi herrialdetako txapelak jantzi dituzten muslari onenen izenak eta argazkiak ere bai.

Mus Federazioa Biba Zuek!

Euskal Herriko Mus Federazioa Eitbko Biba Zuek programan izan da. Hemen duzue bideoa ikusgai

Zazpi herrialdetako finalak jokatuko dira martxoaren 22an

Amaitu da herriz herriko kanporaketa fasea eta  zazpi herrialdetako finalak gero eta gertuago daude. Datuak jaso ahala HEMEN IZANGO DITUZUE herrietatik sailkaturiko muslarien izenak. Guztiek agertu beharko dute martxoaren 22an herrialde bakoitzean horretarako zehazturiko leku eta orduan.

Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketako finala, Arabara itzuliko da.

2024. urte honetan hasi eta 2025ko apirilaren 5ean Araban, Zigoitiko Gopegi herrian amaiera izango duen  16. txapelketa abiatzera doa. Herriz herri jokatuko da lehen fasea 2025eko martxoaren 2 arte, herrialdeko finalak martxoaren 22an jokatuko dira zazpi herrialdeetan. Mus Federazioak, muserako material berria jarri du salgai.

BALORAZIOA: 15 urtez musaren bidez Euskara eta naziotasuna indartzen

Erraz esaten da 15 urte, baina ukaezina da bide luzea izan dela, maiz aldapa gora eta beste askotan espero gabeko bidelagunak topatu ditugu. Batzuentzat karta joko bat besterik ez dena besterentzat herri gisa bat egin eta aurrera ekiteko aukera bat da. Guk biak uztartzen ditugu eta atrebentzia horren seinale hemen duzue 2024ko martxoaren 23an Zuberoako Altzai herrian burutu zen Euskal Herriko XV. Mus Txapelketako informazioa.